ehmap

Atlas irekia · 2026

Euskal Herria mapetan

Zazpi lurraldeen oinarrizko geodatuak, iturri publiko eta irekietatik eraikiak: mugak, erliebea, ibaiak, basoa, biztanleria eta klima. Begiratzeko, ikasteko eta berrerabiltzeko.

Euskal Herriaren erliebea, itzal leunekin: Pirinioak ekialdean eta Ebro ibarra hegoaldean.
lurralde
7
udalerri
686
km² azalera
20.921
biztanle
3,25 M
  1. 01Zazpi lurraldeak
  2. 02Erliebea eta gailurrak
  3. 03Ibaiak eta isurialdeak
  4. 04Basoa
  5. 05Non bizi da jendea?
  6. 06Klima aldatzen ari da
Mugak: IGN España, IGN France, Wikidata. Erliebea: Copernicus WorldDEM-30.

01

Zazpi lurraldeak

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Udal-mugak bi estatuetako iturri ofizialetatik hartu eta estatu-mugaren bi aldeak josi ditugu, hutsunerik eta gainjartzerik gabe.

Iparraldeko 161 udalerriak bere lurralde historikoari lotu dizkiogu; zalantzazko kasuak (Pagola, Ezkoze, Eskiula…) datuetan bertan azalduta daude.

20.921 km²azalera osoa
706udal-unitate: 686 udalerri eta 20 lur partzuergo
  • Lurralde-muga
  • Udal-muga

Mapa GeoPackage GeoJSON

Erliebea: Copernicus WorldDEM-30. Gailurrak: © OpenStreetMap-en laguntzaileak.

02

Erliebea eta gailurrak

Itsasotik 2.446 metrora. Ekialdean Pirinioak altxatzen dira; erdialdean Aralar, Urbasa eta Aitzkorri; hegoaldean Ebroren ibarra zabaltzen da. Mapan, lurralde bakoitzeko gailurrik altuena.

2.446 mHiru Erregeen Mahaia, gailurrik altuena
522 mbatez besteko garaiera

Garaiera

0 m1.0002.300 m
  • Lurraldeko gailurrik altuena

Mapa Erliebea (50 m) Gailurrak

Isurialdeak eta ibai-sarea: Copernicus WorldDEM-30, GeoLibre/Whitebox tresnekin kalkulatuak. Izenak: © OpenStreetMap-en laguntzaileak.

03

Ibaiak eta isurialdeak

Euri-tanta batek bi bide ditu: Bizkaiko golkora zuzenean, edo Ebroan behera Mediterraneora. Banalerroa erliebe-ereduaren gainean kalkulatu dugu: Gorbeiatik Aralarrera eta Pirinioetaraino doa.

%58Mediterraneora (12.241 km²)
%42Bizkaiko golkora (8.681 km²)
401 kmbanalerroa Euskal Herrian
160 kmEbro, ibairik luzeena hemen
  • Bizkaiko golkora
  • Mediterraneora (Ebro)
  • Isurialdeen banalerroa
  • Ibaiak (lodiagoak, emari-arro handiagoak)

Mapa Isurialdeak Ibaiak

© ESA WorldCover project 2021 / Contains modified Copernicus Sentinel data (2021) processed by ESA WorldCover consortium.

04

Basoa

Euskal Herriaren erdia zuhaitzez estalita dago. Kantauri isurialdea eta Pirinioak dira basotsuenak; Erriberako laborantza-lurrak, berriz, ia zuhaitzik gabe daude.

Satelitetik ikusitako zuhaitz-estaldura da, baso naturala eta landaketak barne; ez da baso-inbentarioen definizioa.

%49,5zuhaitz-estaldura (10.365 km²)
%73Gipuzkoa, basotsuena

Zuhaitz-estaldura, 100 m-ko gelaxkatan

  • %10–30
  • %30–50
  • %50–70
  • %70–90
  • %90–100

Mapa Basoa (100 m) Lurzorua (10 m)

Biztanleria: GHSL GHS-POP R2023A, 2020 (Europar Batzordea, JRC). Erliebea: Copernicus WorldDEM-30.

05

Non bizi da jendea?

Biztanleak ez daude berdin banatuta: kostaldeko korridorean, Bilbo eta Baiona artean, eta hiriburuen inguruan biltzen dira. Biztanleen erdia lurraldearen %0,7an bizi da.

%50biztanleena, 145 km²-tan
%80biztanleena, lurraldearen %3,2an

Biztanleak km² bakoitzeko

  • 25–100
  • 100–500
  • 500–2.500
  • 2.500–10.000
  • 10.000 baino gehiago

Mapa Sareta (1 km) Udalerrien biztanleria

Tenperatura: Copernicus Climate Change Service, ERA5-Land (CC BY 4.0). Erliebea: Copernicus WorldDEM-30.

06

Klima aldatzen ari da

1961–1990 eta 1991–2020 klima-aldien artean, Euskal Herriko batez besteko tenperatura 0,8 °C igo da. Ebro aldean gehiago: Erriberan, 1 °C baino gehiago. Eta azken hamarkada are beroagoa izan da.

+1,6 °C2016–2025, 1961–1990ekin alderatuta
5 / 5urterik beroenak, 2020tik aurrera

Tenperaturaren igoera, 1961–1990etik 1991–2020ra

  • +0,6–0,7 °C
  • +0,7–0,8 °C
  • +0,8–0,9 °C
  • +0,9–1,0 °C
  • +1,0 °C baino gehiago

Datuak ERA5-Land ereduarenak dira (9 km-ko gelaxkak), behaketekin doitua. Kostaldeko estazioek eredu honek baino berotze handiagoa neurtu dute (Ziburun +1,1 °C): mapak ez du gehiegi esaten, gutxiago baizik.

Mapa Igoera (GeoTIFF) Udalerriak (CSV)

Urtez urte, 1950–2025

Marra bakoitza urte bat da: 1961–1990eko batez bestekoa baino hotzagoa (urdina) edo beroagoa (gorria).

  • −2
  • −1,5
  • −1
  • −0,5
  • 0
  • +0,5
  • +1
  • +1,5
  • +2 °C

Urteko datuak (CSV)

Beroa egunerokoan

Estazioetan neurtua, 1961–1990etik 2016–2025era:

×2egun bero (30 °C edo gehiago): urtean 13tik 24ra
×5gau tropikal (20 °C edo gehiago): urtean 2tik 10era
−%50izotz-egun: urtean 24tik 12ra

Hamar estazioren mediana (gau tropikaletan, zortzi), ingurukoekiko jauzirik gabekoak: AEMET, Météo-France, Gobierno de Navarra. Egun beroak 10etik 9tan igo dira, gau tropikalak 8tik 7tan, eta izotz-egunak 10etan jaitsi.

Ibaiak, gizakiak gutxi aldatutako arroetan; puntua, aforo-estazioa. Emaria: Hub'Eau (OFB, Licence Ouverte); Anuario de Aforos, © Ministerio para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico.

Ibaiek ur gutxiago

Euri kopurua aldatu ez arren, ibaiek ur gutxiago daramate, bereziki udan. Aldaketa hau batez ere Mediterraneoko isurialdean nabaritzen da.

−%24udako emaria, 1991–2020an, 1971–1990ekin alderatuta
−%58Ebro aldeko arroetan, 2016–2022an
  • aldaketa txikia (±%10)
  • −%10 eta −%25 artean
  • −%25 eta −%50 artean
  • −%50 baino gehiago

Uztaila–iraileko batez besteko emaria. Beroak ur gehiago lurruntzen du, baina ez da arrazoi bakarra: baso gehiago dago lehengo larre eta soroetan, eta ur-hartuneak ere badira.

Aforoak eta arroak (GeoPackage)

Itsas bero-boladako egunak urtean, Euskal Herriko kostaldearen aurrean (43,25–44° N, 3,5–1,25° W). Bero-bolada: 5 egun edo gehiago, urteko egun horretarako ohikoa (1982–2011) baino nabarmen beroago. Datuak: NOAA OISST v2.1.

Itsasoa berotzen

Bizkaiko golkoa gure inguruan 1,0 °C beroago dago orain 1980ko hamarkadan baino, eta udan 1,2 °C. Bero-boladak ia egunerokoak dira: 2023an, urteko 258 egun.

×7itsas bero-boladako egunak: urtean 18tik 127ra
+3 mmitsas maila urtean, 1993tik (Bilbo, Santander, Bokale)

Itsas maila lurrarekiko neurtzen da, eta kostaldeko lurra urtean 1 mm inguru hondoratzen ari da: igoeraren zati bat hori da. Mareografoak: PSMSL.

Itsasoa urtez urte (CSV) Mareografoak (GeoPackage)