ehmap

Deskargak eta lizentziak

Datuak

Atlaseko datu guztiak libreki deskarga eta berrerabil daitezke. Fitxategiak azken bertsioan daude; behean dauden estekek beti bertsio horretara eramaten dute. Dena berriz sor daiteke iturburu-kodetik.

Mugak, biztanleria, basoa eta klima · CC BY 4.0

FitxategiaEdukiaLizentzia
euskal_herria.gpkg Udalerriak (706), zazpi lurraldeak eta Euskal Herria: kode ofizialak, euskarazko izenak, azalera, biztanleria eta dentsitateaCC BY 4.0
euskal_herria_geojson.zip Geruza berak GeoJSON formatuan, xehetasun osoz eta web-mapetarako sinplifikatutaCC BY 4.0
ghs_pop_2020_1km.gpkg Biztanleria kilometro karratuko laukietan (GHSL, 2020)CC BY 4.0
ghs_pop_2020_100m.tif Biztanleria 100 m-ko gelaxketan (GeoTIFF)CC BY 4.0
forest_cover_100m.tif Zuhaitz-estalduraren ehunekoa 100 m-ko gelaxketan (ESA WorldCover 2021)CC BY 4.0
landcover_2021_10m.tif Lurzoruaren estaldura, klase guztiak, 10 m (ESA WorldCover 2021)CC BY 4.0
temperature_change.tif Tenperaturaren igoera, 1961–1990etik 1991–2020ra, °C (ERA5-Land)CC BY 4.0
climate_annual.csv Urteko tenperatura eta anomalia, 1950–2025, lurraldeka eta isurialdekaCC BY 4.0
climate_by_municipality.csv Tenperatura: bi klima-aldiak eta haien arteko aldea, udalerriz udalerriCC BY 4.0
rain_stations.gpkg Euriaren aldaketa urtez eta urtaroz, 1961etik neurtzen duten estazioetan (© AEMET, © Météo-France, © Gobierno de Navarra)CC BY 4.0
rain_timeline.csv Hamar urteko euria estazio eta urtaro bakoitzeko, 1996–2025ekoaren ehunekoa (91 estazio)CC BY 4.0
water_balance.csv Urteko euria eta lurrunketa-eskaria (ET₀, Hargreaves), 1961–2025, 15 estaziotako estazio tipikoaCC BY 4.0
heat_stations.gpkg Egun beroak, gau tropikalak eta izotz-egunak estazioz estazio, 1961–1990 eta 2016–2025CC BY 4.0
river_gauges.gpkg 15 aforo-estazio eta haien arroak, emariaren aldaketa eta joerarekin (Hub'Eau; © MITECO)CC BY 4.0
river_flow_yearly.csv Urteko emari-adierazleak aforo bakoitzeko, m³/sCC BY 4.0
sea_annual.csv Itsasoaren tenperatura eta bero-boladako egunak urtez urte, 1982–2025 (NOAA OISST)CC BY 4.0
marine_heatwaves.csv Itsas bero-bolada bakoitza: datak, iraupena, intentsitateaCC BY 4.0
tide_gauges.gpkg Mareografoak eta itsas mailaren joerak (PSMSL)CC BY 4.0
station_quality.csv Estazioen kalitate-proba: ingurukoekiko jauziak, eta kanpoan utzitakoakCC BY 4.0
station_check.csv Estazio bakoitzaren neurketak ERA5-Land ereduaren ondoan (egiaztapena)CC BY 4.0

Erliebea eta isurialdeak · Copernicus lizentzia

Copernicus DEM GLO-30 ereduan oinarrituak. Berrerabil daitezke, baina ohar hauek gorde behar dira:

Produced using Copernicus WorldDEM-30 © DLR e.V. 2010-2014 and © Airbus Defence and Space GmbH 2014-2018 provided under COPERNICUS by the European Union and ESA; all rights reserved. The organisations in charge of the Copernicus programme by law or by delegation do not incur any liability for any use of the Copernicus WorldDEM-30.

FitxategiaEdukiaLizentzia
copernicus_dem_25m.tif Garaiera, 25 m (90 MB)Copernicus
copernicus_dem_50m.tif Garaiera, 50 m, metro osoetan (10 MB)Copernicus
drainage_basins.gpkg Bizkaiko golkoko eta Mediterraneoko isurialdeak, eta banalerroaCopernicus

Gailurrak eta ibaiak · ODbL

OpenStreetMap-etik ateratakoak: © OpenStreetMap-en laguntzaileak. Haietatik eratorritako datu-baseek ODbL lizentzia izan behar dute. Akatsak OpenStreetMap-en bertan zuzentzea da onena.

FitxategiaEdukiaLizentzia
peaks.gpkg 6.269 gailur, ukitzen dituzten lurraldeekin eta lurralde bakoitzeko hurrenkerarekinODbL
rivers.gpkg 247 ibai izendun, Euskal Herriko luzerarekinODbL

RustGIS proiektua

ehmap.rgis fitxategiak geruza guztiak biltzen ditu, estiloekin eta inprimatzeko diseinuekin, RustGIS programarekin irekitzeko. Geruza bakoitzak bere lizentzia du.

Nola aipatu

«ehmap: Euskal Herriko geodatu irekiak», https://github.com/itzune/ehmap (CC BY 4.0), eta iturri bakoitzaren aipamena: IGN España, IGN France, INE, INSEE, Wikidata, GHSL (JRC), ESA WorldCover, Copernicus Climate Change Service (ERA5-Land), AEMET, Météo-France, Gobierno de Navarra, Hub'Eau, MITECO, NOAA, PSMSL, Copernicus DEM eta OpenStreetMap. Zehaztasun guztiak ATTRIBUTION.md fitxategian.